XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eleiz autorra.- Gure siñismenaren giltzari dan legez, baita gure Eleizaren oiñarri be ba-da Bizkundea.
Jesukristo ber-biztu ez ba'da, gure Eleiza ez da goitar Batzar, beste edozein giza-batzar bezela baiño.
Au dala-ta, ugari-ugariak eta gizaldi guztietakoak ditugu Eleiz-autorrak Bizkunde alde.
Irugarren egunean ber-biztu zan, Idazti Deunak dakarrenez.
Jaungoikoa'ren Seme... gizon-egiña, aragiz gurutzatua, Bere gogoz gugaitik nekeak artu ta obiratua izan zana, irugarren egunean biztu zala, Guraso Deunak diñoenez, norbaitek autortzen ez ba'dau, gaiztetsia izan bedi.